Hola a todos, el domingo 4 nos desplazamos hasta Berriozar a -1 gradito para enfrentarnos al primer equipo de Navarvoley, terceras en la clasificación actual.

 

Llegamos a un campo frío, en el que costó entrar en calor y el balón flotaba. Todo lo contrario a nuestro campo.

Primer set 25-20

Comenzamos muy bien, robando el saque y cogiendo ventaja. Fue un set en el que había que controlar mucho la fuera. Poco a poco fuimos sumando puntos a mayor velocidad que las contrarias gracias a un juego ordenado y con confianza.

Segundo set 18-25

Seguimos igual de bien que el primer set. En el sexteto navarro hubo cambios y se notó, llegando ambos equipos igualados al ecuador del set. Ahí nos costó 5 puntos recuperar el saque. 5 puntos muy largos en los que nos complicó frenar eficientemente sus ataques y poder devolver un ataque con fuerza.

Tercer set 22-25

Gran  intensidad del partido. Ambos equipos no daban un balón por perdido. Salvo algún saque de punto directo, todos los puntos eran muy luchados. Un set  con un tanteo sin grandes diferencias hasta el 13-17, dondo sufrimos un pequeño bloqueo que nos costó levantar manteniendo mucha tensión hasta el final del set.

Cuarto set 19-25

Comenzamos con la misma rotación que el primer set, ordenadas y concentradas, salvo algun saque no certero que fueron pronto solventados y siendo muy equilibrado el primer turno de saque. La hora que llevabamos jugando era notable en ambos equipos y los errores propios de cada uno fueron los que marcaron la diferencia.

 

A pesar de ser una derrota, hasta la fecha, ha sido el mejor partido de todos por muchos motivos. Ha sido el mejor no por haber luchado más porque lo dimos todo en cada uno, sino por la sensación final, el haberlo podido disfrutar, porque se ve y se demuestra el trabajo realizado. Esa satisfacción de que sigue habiendo progresos en cada partido.

Esta semana nos enfrentamos al segundo equipo de Navarvoley (Fercor S.) en casa, en el polideportivo Benta Berri, en el Antiguo. Coincidiendo con nuestros carnavales, ahí os queremos ver a todos, disfrazados y dándolo todo junto a nosotros.

Vamos Kostkas!!! Aauuhh Aauuhh Aauuhh!!!

Kaixo guztioi! Otsailaren 4an, igandearekin, Berriozarren izan ginen, termometroan gradu bat zero azpitik genuela. Izan ere, bertan, sailkapenean hirugarren dauden Navarvoley taldearen aurkako partidua izan genuen.

 

Zelai hotz batekin egin genuen topo; hotza astintzea ez zen erraza izan, eta baloiak ohi baino gutxiago pisatzen zuen.

Lehenengo seta, 25-20

Oso ondo ekin genion partidari, sakea lapurtu eta abantaila hartuta. Indarra kontrolatu beharreko seta izan zen. Joko ordenatu eta sendoz, pixkanaka puntuak gehituz joan ginen, eta horrela, aurkariak baino lehenago iritsi ginen 25 puntuetara.

Bigarren seta, 18-25

Lehen setean bezain ongi hasi genuen bigarrena. Seikote nafartarrean aldaketak izan ziren, eta horrek berdintasuna ekarri zuen partidura. Setaren erdialdera berdinduta iritsi ginen arren, sakea berreskuratzea kosta egin zitzaigun: bost puntu atera zizkiguten orduan. Aurkarien erasoak ezin gelditu ibili ginen, eta, ondorioz, ezin izan genuen indarrez erantzun.

Hirugarren seta, 22-25

Intentsitate goreneko momentua izan zen. Bai batak bai besteak behin eta berriro itzultzen zuen baloia beste aldera. Sake zuzeneko punturen bat kenduta, puntu gehienak luzeak izan ziren. Berdintasun handiko seta izan zen 13-17ra iritsi arte. Nahiz eta puntu batzuk urrundu, amaiera arte tentsio handia izan zen.

Laugarren seta, 19-25

Lehen setean ateratako jokalari berberak atera ziren, ongi kokatuak eta kontzentratuak. Sakeren batzuetan asmatu ez arren, berehala konpondu ziren akatsak eta ondo ateratako sakeak orekatzea lortu zen. Ordurako ordubete generaman jokatzen, eta nekea nabaria zen bi taldeetan: batak zein besteak egindako akatsek eragin zuten markagailuko aldea.

 

Galdu arren, gaur-gaurkoz jokatutako partidurik onena izan zen. Berriro ere barruan genuen guztia eman genuen, baina, bestetan ez bezala, zelaian disfrutatu eta sentipen gozoarekin amaitu genuen norgehiagoka. Egunez egun egindako lana islatu zen, eta partidaz partida hobetzen ari garela ikusteak gogobete gintuen.

Datorren astean Navarvoley hartuko dugu etxean (Antiguoko Benta Berri kiroldegian), baina oraingoan bigarren taldearen aurka jokatuko dugu (Fercor S.). Inauteriak ere izango ditugun honetan, besoak zabalik hartuko zaituztegu guztiak, mozorrotuta nahi baduzue, animoak emateko prest.

 

Goazen, Kostkas! Aauuhh, aauuhh, aauuhh!